Dastatu gure produktuak

Astebururako bi azoka aukeran

Ezin duzu galdu asteburu honetarako proposatzen dizugun bi azoka.

Alde batetik, Eltziegon (Araban) ospatuko da da  Lore eta Ortuaren V. Azoka non, 10etatik aurrera eta goiz osoan zehar, ohiko produktu eta landareen salmenta egongo da. Etxeko txikienentzat  txokoa berezia egongo da, eta tailerrak prestatu dira. Handienek  ere primeran pasatzeko aukera izango dute, 12etan egingo den ortuko produktuen dastaketarekin. Era berean, taberna eta jatetxe batzuk pintxo eta menu bereziak izango dituzte.

Gerturatu nahi duzu? Hemen informazio gehiago.

Bestalde,  Zarautzen (Gipuzkoa) Ardo Eguna izango da. Goizeko 12etatik aurrera, eta Musika Plazan sei ardo mota ezberdin dastatzeko aukera izango duzu, gazta edo urdaiazpiko plater batez lagunduta, 6 euroren truke, eta dastatzeko erabiltzen duzu edalontzia etxera eraman ahalko duzu, oroitzapen gisa.

Lotura honetan informazio gehiago duzu. 

 

itzuli gora

Ultimas noticias