Ezagutu gure lurraldea

Asteburu honetan, azokak Aia, Dima eta Gatikan egongo dira

Hiru dira asteburu honetarako proposatzen dizkizugun planak… eta guztiz disfrutatzeko, gomendatzen dizugu bat ere ez galtzea.

Hasteko, larunbatean eta igandean, Aian (Gipuzkoa) Iturrarango Lorategi Botanikoan bere Landare Berezien XIV. Azoka ospatuko da. Aurten 48 mintegik hartuko du parte 5 kontinenteetatik ekarritako erakusketekin, baina gure lorategietan eta balkoietan erraz landatuko diren landareak izango dira. Gainera, lekua paregabea da botanika eta lorezaintza maite baduzu.

Informazio gehiago hemen duzu.

Igandean, Diman (Bizkaia) bere Abeltzaintza eta Artisau azoka egingo dute eta goiz osoa iraungo du. Eskura izango dituzu moxal pintxoak, artzain txakurren erakusketa eta, bukatzeko, eguerdiko 2tan, txahal eder baten zozketa.

Eta Gatikan (Biskaia), haien San Markos festak direla eta, Abeltzaintza, Nekazaritza eta Eskulangintzako azoka aurkituko duzu, zonaldeko produktuaz beterik. Giroa interesgarria eta dibertigarria izango da, eta ekitaldiak egongo dira txikientzat eta handientzat.

 

itzuli gora

Ultimas noticias