Ezagutu gure lurraldea

Asteburu honetan, Euskadin ibili

Asteburu honetan, ostiraletik larunbatera arte, mota askotako azoketarako prest egon beharko duzu.

Ostiralean, esaterako, Getariako (Gipuzkoa) VI. Antxua Eguna egingo da. Bertan kalejirak, txarangak eta, noski antxoak dastatzeko aukera paregabeak produktu zaporetsu honekin gozatu dezazun.

Ostiralean bertan Gernika-Lumoko (Bizkaia) Erdi Aroko Merkatua izango da eta bere hamahirugarren edizioan omenaldi bat egin nahi diote fantasiako munduari. Orain dela mende batzuetako ikuskizunak , artisautza tailerrak, erakusketak eta produktu tradizionalak erosteko aukerak izango dituzu, paregabea den ingurunean jakina.

IV. eta XV. mendeen arteko bizimoduaz oraindik nahiko izan ez baduzu, Balmasedak (Bizkaia) ere bere Erdi Aroko Merkatua egingo du larunbatean, ospetsuenetako bat. 270 artisauk, gutxi gora behera, erakutsiko eta salduko dituzte haien lanak, eta tailerrak aurkeztuko dituzte haien fabrikazioari buruz. Horretarako, Alde Zaharrak denboran atzera egingo du eta saioak eta ikuskizunak antolatuko ditu. Galduko al duzu?

Igandean Perretxiko eta Terreña Behi Aziendako Kuartangoko (Araba) Azoka zure zain egongo da. Zure aurrean hain famatua den onddo honen postuak izango dituzu, baita dastapenak, erakusketak eta txikientzako ekintzak ere. Haien artean, baserri mugikorra azpimarratzekoa da, etxeko txikiak animaliak eta haietaz ateratzen diren produktuak ezagutu ditzaten.

itzuli gora

Ultimas noticias