Arabako Lautadako VII. Jardunaldi Gastronomikoak
Abenduaren 11 arte Arabako Lautadako VII. Jardunaldi Gastronomikoak ospatuko dira. Irauten duten bitartean, eskualdeko bost jatetxek menu bereziak eskainiko dituzte 35€ko prezioan. Aurtengo leloa "Mamitsuak! Naturalmente!" da. Harekin menuak egiteko erabiltzen diren produktuen garrantzia azpimarratu nahi da.
- Bertako produktua
- Garaikoa
- Horiek prestatzen dituzten sukaldarietako bakoitzaren ukitu bereziarekin
Aurreko edizioetan bezala, parte hartuko duten jatetxeek euren menuak berregingo dituzte erreferentziazko bost produktu oinarri hartuta:
- Patata
- Perretxikoak eta onddoak
- Ehizakiak
- Ogia
- Idiazabal/Artzai Gazta
Aurten parte hartuko duten jatetxeak honako hauek izango dira:
- ZERUA jatetxea, Agurain
- ERAUSQUYN ostatua, Dulantzi
- ARAIA SAGARDOTEGIA, Araia
- ZUBIGAIN jatetxea, Araia
- PARADOR DE ARGOMANIZ, Argomaniz
Jarraian duzun irudian jatetxea bakoitzak eskainiko duen manu osoa ikus dezakezu, baita erreserba egiteko telefono zenbakiak ere:
Beste aldetik, jardunaldien helburuetariko bat eskualdearen altxorrak ezagutzeko grina piztea da. Horregatik, asebetetze-inkestabetetzen dutenek bost opari-esperientzia hauetako bat aukeratu ahal izango dute:
- Gazeo, Alaitza eta Añuako eliza pintatuetara bisitaldi gidatua
- Aguraingo alde zaharrerako bisitaldia
- Asparrena-Apotako parke mikologikorako sarrera
- Artzai Gaztako gaztandegi hautako batetarako bisitaldia: Azkarra (Galarreta), La Leze (Ilardui) eta Olano (Egino)
- Nordic Walking kuadrillan eskuragarri dauden 7 zentroetako batean