Nirea

Erlezaintza. Erleak ezagutzen (Tolosa)

Nola heldu?

Gipuzkoako Erlezainen Elkartearen eskutik, Erlezaintza. Erleak ezagutzen tailer eta erakusketa antolatu dugu Tolosako Azokan. Haur eta gaztetxoek, familian, modu ikusgarri eta praktikoan erleen mundua gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango dute.

Erleak, ingurumenean eta elikagaien ekoizpenean duten funtzioa modu hezitzalean bertatik bertara ezagutuko dugu. Erlea, erlauntza, erlauntzako bizidunak eta zereginak edota erlezainaren garrantzia besteak beste, zer-nolakoa den ikusteko eta ikasteko modua izango dugu tailerrean.

Erlauntzako produktu ezberdinak ezagutzeaz gain, kandelak egiteko eta dastaketarako tartea izango dute bertaratzen direnek.

5 eta 11urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da (doan).

Noiz: Ekainaren 3an, 11:00etan
Non: Kultur Etxea (Tolosa)
Informazioa: 688 826 880

 

Informazio gehiago

itzuli gora

Ultimas noticias