Nirea

SagardoFest (Tolosa)

Nola heldu?

Sagardoaren topagune bilakatuko da Tolosa datorren ekainaren 9tik 11era. Sagardoak gure historian izan duen garrantzia erakutsiko da bisita gidatu baten bitartez, Tolosak izan zituen 38 sagardotegietako batzuk identifikatuz. Sagardoa botilaratzen ari diren garai honetan, sagardoaren kultura eta kontsumoa ere sustatu nahi da. Produktu honen inguruko ezagutza zabalduz gure sagardoa balioan jartzea da helburua.

Egitarauan enologoak lagundutako katak, cocktailak, bertsoak, historia eta Batasuna elkarteak ere 46. aldiz antolatuko duen txapelketak ere tokia izango dute.

Irakurri albiste osoa Tolosako Udaleko webgunean.

Informazio gehiago.


itzuli gora

Ultimas noticias