Nirea

[Tailerra + hitzaldia] Erosketa osasuntsua (Tolosa)

Nola heldu?

Tailer honetan, ekoizlearen ustiategira egingo dugu bisita. Ekoizlea eta sukaldaria lagun harturik, solasaldia izango dugu garaiko produktuak hizpide izanik.

Baratzean sukaldea ere izango dugu. Bertako eta garaiko produktuak ezagutzearekin batera, dastaketa ere izango dugu. Azokara joatean, zein produktu erosi, ze garaietan eta nola sukaldean prestatu ikasiko dute bertara hurbiltzen direnek.

Familian, haur eta gaztetxoak, baratzean eta baserritarrekin solasean, lehen sektorera gerturatzeko aukera ezinhobea duzue! Larunbatero larunbatero, Tolosako Azokara produktuak nondik datozen ezagutu eta nola prestatzen dituzten baserritarrak ikasteko parada izango dugu.
 
 5 eta 11 urte arteko haurrei zuzendutako tailerra izango da (doan).
*Aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da.
 
 ZATOZ AZOKARA!!
 
Noiz:  URRIAREN 6a (ostirala), 17:30etan
Non: EKOIZLEAREKIN BARATZEA
Izen ematea + informazioa:  688826880

itzuli gora

Ultimas noticias