Nirea

[Helduentzako tailerra] Garaiko barazkiak sukaldatuz (Tolosa) | Abenduak 2

Nola heldu?

Abenduaren 2an, GARAIKO BARAZKIAK SUKALDATUZ tailerrera egingo da Tolosako Azokan.  Helduei zuzendutako tailer honetan, bertako eta garaiko produktuak azokan bertatik bertara ezagutu eta erosi ostean, sukaldean plater osasuntsu eta gozoak prestatuko dituzte bertaratzen direnek.

Zerkausian eta Berdura plazako baserritar eta ekoizleengana gerturatu,  eta udazkenetik negurako transtsizio honetan, bertan ditugun  produktuekin saskia beteko da lehenik. Ondoren, Sonia Tapia sukaldaria eta Amaia Diaz De Monasterioguren nutrizionista lagun dituztela, sukaldean arituko dira garaiko produktuen inguruan solasean eta prestaketan.

Plaza mugatuak direnez, aurrez izena ematea gomendatzen da.

ZATOZ AZOKARA!!

 
Noiz: ABENDUAREN 2a, 10:00etan
Non: SUKALTALKAn
Izen-ematea eta informazioa: 688 826 880

itzuli gora

Ultimas noticias