Nirea

D'elikatuz Bizi (Donostia)

Nola heldu?

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hamabigarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurtengoan “Bizi d´elikatuz…eta mugituz!!!, elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko mahai oihaltxoa eta familian egiteko sukaldaritza osasungarriko tailerrak, izango dira kanpainaren protagonista.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Departamendua da ekimen honen babesle nagusia urteak baitaramatza osasuna helburu duten kirol ekimenak sustatzen eta hau da horietako bat, aurtengoan Kutxa Fundazioa ere bidelagun duelarik.
Aurtengoan, adin goiztiarreko haurrak ditu helburu. Adin goiztiarreko burmuinaren plastizitateak eta garapen prozesuan dauden garapen sistemen zelula multzoen jarduera garrantzitsuak (inmune, endokrino, giar-psikomotore, kognitibo-emozionala etab), adin goiztiarretan eragiteak prebentzio politiketan izan dezaken arrakasta neurri handi batean bermatzea dakar. Ekimen honek gainera, eskola eta eskolaz kanpoko heziketa sendotu dezake.
Guzti honengatik gure ekimena ondorengo formatuarekin landu dugu:

  • Euskarri esperientziala: Familian egiteko sukaldaritza tailer osasungarria. Bi tailer eskeiniko dira abenduaren 23an eta 30ean goizeko 11.00tan Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen instalakuntzetan. Izen ematea www.kutxa.eus helbidean egin daiteke. Helburua: guraso eta haurrak elkarrekin lanean jartzea, honela familian egiteko jarduera sustatzeaz gain, bidali nahi diren mezuak jaso ditzaten aprobetxatuko da, adibidez, beraien elikaduran fruta eta barazkiak noiz eta nola sartu ditzaketen ikastea. Iker Markinez (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi) sukaldariaren eskutik, familian sukaldatu eta sukaldaritzaz gozatzeko gomendioak landuko dira, hainbat plater osasungarri prestatuz.
  • Euskarri fisikoa: Aurrez jasotako mezuak gogoratu eta barneratzen joateko helburuarekin. Euskarri bezela, banakako mahai oihal batean pentsatu dugu, bertan jasotzea nahi genuken mezuak agertzen direlarik. Modu honetan, mahaian jatea sustatzeaz gain, janariaren zain dauden bitartean bertako mezuak jasotzea bermatuko degu.

Informazio gehiago

itzuli gora

Ultimas noticias