Nirea

Gabonetako Azoka Berezia (Tolosa) | Abenduak 23

Nola heldu?

Datorren abenduaren 23an gabonetako azoka berezia antolatu da Tolosako Azokan. Bertako ekoizleak eta garaian garaiko produktuak balioan jartzeko egitarau oparoa antolatu du Tolomendik, Tolosaldeko Landa Garapen Elkarteak, Garaikoa Elkarteak eta Tolosako Udalak.

Bertako Produktuen Gabon Azoka ekintzez beteta dator, bertsoak, bertako produktuen dastaketa, musika zuzenean, errekonozimenduak eta sariak… eta sorpresa gehiago izango dira.

Punta puntako bi bertsolari ariko dira, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran, postuz-postu, baserritarren merkatuan. Tolosako Azoka izango da protagonista, larunbatero, gure artean diren baserritarren lan ona eskertzeko eta omentzeko. Honekin batera, iazko edizioaren arrakasta ikusita, Nekazal Elikagaien Erakusketa-Lehiaketa antolatu da, baserritarren produktuak eta postuak balioan jartzea helburu duena. Baserritarren apetitoa irekitzeaz arduratuko da Tolosako Udala, postuz postu banatuko ditu prestatutako sagar erre konpotarekn.

Azkenik, Maitane Iruiñ, Gartxot Koblaria eta Yanaisa (Duo Jade) kale-artista eta musikariak arduratuko dira bertaratutakoen apetitoa irekitzeaz. Musika zuzenean, bertako ekoizleakezagutzen eta baserriko produktuak dastatzen dituzun bitartean, Tolosako Azokan bertan, Lurretik Sukaldera txokoan.

ZATOZ AZOKARA!

Data: Abenduak 23
Tokia: Tolosako Azoka, Zerkausia eta Berdura Plaza
Ordua: 10:30etatik aurrera
Nekazal Elikagaien Erakusketa-Lehiaketako Sari Banaketa: 12:15etan

itzuli gora

Ultimas noticias