Nirea

Azpeitiako Azoka Plazako Elikaguneak ateak zabaldu ditu

azpeitia-azoka-plaza-elikagunea-01

Azpeitiako Azoka Plazako eraikina eraberritzeko beharra zeukan, eta egoera kontzeptua ere eraberritzeko aprobetxatu dute, edukia eguneratzeko. Birplanteatze horretan garrantzi handia izan du bertako produktuei presentzia nagusia ematea.

azpeitia-azoka-plaza-elikagunea-02Udalak bultzatutako parte-hartze prozesu batetik eratorritako gogoeta horren emaitza joan den larunbatean (otsailak 3) aurkeztu zen, herriko zein eskualdeko baserritarrak, lehen sektoreko eragile ugari, eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak izan zituen ekitaldian. Emaitza hori Elikagunea da. Ekitaldian azaldu zen bezala, Elikagunean salduko diren produktu guztiak 150 km-ko erradiotik ekarritakoak izango dira, eta elaboratuetan gutxienez %50a  bertan ekoiztuta izan beharko da.

Saltoki iraunkorraz gain, Elikaguneak hainbat txoko izango ditu, besteak beste, promozioetarako gunea izango den  Aurkezpen Txokoa, sukaldea daukan sentsibilizaziorako gunea, edo Basque Label Harategi bat.

Azpeitiako asteroko Azoka Ofiziala asteartetan ospatzen da. Baina belaunaldi berrietara iristeko asmoz, ekoizle batzuk ostiral arratsaldetan ere irekitzen dute euren postua.

Irakurri albistea azpeitia.eus-en

azpeitia-azoka-plaza-elikagunea-03

azpeitia-azoka-plaza-elikagunea-04

azpeitia-azoka-plaza-elikagunea-05

azpeitia-azoka-plaza-elikagunea-06

azpeitia-azoka-plaza-elikagunea-07

 

 

 

 

itzuli gora

Ultimas noticias