Nirea

Aktibatu - Natura Turismoa eta Iraunkortasunaren inguruko VI. Jardunaldiak (Tolosa) | Martxoak 7

Nola heldu?

aktibatu-natura-urismoa-Iraunkortasuna--jardunaldiak Bizibiziki Turismo Jasangarriko aholkularitza-enpresak Aktibatu - Natura Turismoa eta Iraunkortasunaren inguruko VI. Jardunaldia antolatu du martxoaaren 7rako. Turismoan sektoreko agenteei zuzendutako jardunaldi profesionala da, eta garapen iraunkorraren inguruko topagunea eta hausnarketa gunea izan nahi du.

Jardunaldia entzule bezala gerturatu nahi den orori irekita badago ere, proiektu zehatzentzako gunea ere izango du. Turismo Iraunkorra ardatz duen proiekturen batean lanean zabiltza edota garatzeko ideia duzu? Zure turismo proiektuak tokiko garapenean eragiten du eta azaltzera etorri nahi duzu? Turismoak zure inguruan sortzen duen egoerarekin deseroso zaude eta bideratzen laguntzeko beharra ikusten duzu? Zure herrian/eskualdean turismoan sektorean eragin nahiko zenuke baina ez dakizu nondik hasi? Horiek dira antolakuntzak planteatu dituen galderetako batzuk.

Deialdiaren helburuen artean honako hauek aurki daitezke:

1. Proiektu berriei eta berrikuntzari atea irekitzea jardunaldietan

2. Turismoak gure inguruan sortzen dituen egoeren gaineko eztabaida eta soluzio bideak lantzeko gunea sortzea.

3. Aurkeztutako ideia eta proiektuen lanketa burutzea jardunaldietan. Teoriatik praktikara pasa eta turismoa eta iraunkortasunarekin lotutako proiektuaren lanketa.

Proiekturen bat duen eta Aktibatun 200 lagunen aurrean azaldu eta feedback-a jaso nahi duen orok, otsailaren 23a arte aurkeztu dezake, dokumentazioa Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera bidaliz.

Egitaraua eta izen-ematea

Informazio gehiago

 

itzuli gora

Ultimas noticias