Nirea

[Jardunaldia] Etorkizuneko elikadura: Nekazaritza elikagai joerak | Martxoak 22

Nola heldu?

etorkizuneko-elikadura-ostegun-ekintzaileak-karETORKIZUNEKO ELIKADURA: Nekazaritza elikagai joerak jardunaldia HAZI FUndazioak antolatu du. Martxoaren 22an, osteguna, ospatuko da KARABELEKO ekonekazaritza etxaldea, Hernanin.

Nekazaritza elikagaian sortzen ari diren joerei eta estrategia eta negozio ereduei buruzko orientazioa ematea da jardunaldi honen helburua, baita ekintzaileen eta beraien proiektuen arteko elkarlanean laguntzea ere.

Alde batetik, BAIBAk antolatutako Nekazaritzako elikagai joeren inguruko tailer formatiboa egingo da. Bestetik, Karabeleko nekazaritza etxaldea ezagutzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.

Karabeleko etxalde esperimental aurrendaria da ekonekazaritzaren arloan. Agifes, Blasenea eta Kimu Bat entitateek elkarlanean sortutako elkartea da, irabazi-asmorik gabekoa. Haien helburua nekazaritza ekologikoa sustatzea da, eta barazkigintza ekologikoaren ekoizpen eta kontsumo kultura zabaltzea. Gainera, buru gaixotasuna duten pertsonei eta baztertze arriskuan dauden beste kolektibo batzuei zuzendutako errehabilitazio psikosozialerako zentroa ere bada.

ORDUTEGIA:
15.15-16.00 Harrera eta Karabeleko proiektua ezagutzea
16.00- 19:30 Formazio saioa

Izen-ematea

Informazio gehiago: 688 81 50 45 (Leticia) | Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

itzuli gora

Ultimas noticias