Dastatu gure produktuak

Galdos Zubia, Dominga (Otxia)

Nola heldu?

Artazubiaga baserria Arrasateko Bedoña auzoan kokatzen da. Udalerriko zaharrenetarikoa da gure baserria. Artazubiagatarren sendian hainbat pertsonaia esanguratsu izan ziren, batez ere XV. eta XVI. mendeetan gure lurraldean izandako guduetan nabarmendu zirenak. Azken 4 belaunaldietan, baserriko lurrik onenak nekazaritzarako erabiliak izan dira: bertan, artoa, babarruna, patata, garia eta abereentzako bazka laboratu ditugu. Mahats zuri eta beltza ere betidanik ezagutu izan da gurean, txakolin kopuru txiki bat egiteko. 80ko hamarkadaren amaieran eta inolako helburu zehatzik gabe, mahats gehiago landatzeari ekin genion, egun daukagun hektarea 1,5 osatu arte. Egin izan dugun laborantza beti izan da kimiko gabea. Hori dela eta, gure lan egiteko era, bizi-modua eta kalitate irizpideak hobekien isladatzen duen izendapena, egun, EKOIZPEN EKOLOGIKOA dela uste dugu. Izendapen honen estalpean lan egiteko ideia, betidanik gureak izan diren ezaugarriak aldarrikatzetik dator: ingurumenaren zaintza, ekoizpen orekatua, paisaiari dagokion balioa ematea, iraunkortasuna onerestea… Finean, gure jarduerarekin naturaren oreka ez haustea. Ortuko produktuak, txakolina egiteko mahatsa, haragitarako txahalak eta baserriko ogia ekoizten ditugu. Kasu guztietan, ekoizpen mugatua da: baserria mantentzeko, kultura zaintzeko, ohiturak gordetzeko eta paisaia kudeatzeko lain. Izan ere, benetan nahi duguna da egungo gizartean hain gaitza den bizi-bide honi eustea.

  • Horticultura (al aire libre)Nueces; Cereza; Man

Horticultura (al aire libre)Nueces; Cereza; Manzana;

  • Horticultura (al aire libre)Nueces;  Cereza;  Man Copia de copia P8250236.JPG
  • Horticultura (al aire libre)Nueces;  Cereza;  Man 7.jpg
  • Horticultura (al aire libre)Nueces;  Cereza;  Man 9.jpg

¿Dónde comprar?

  • Mercados
  • Ferias
  • Caserio

Productos certificados

  • Ecológico

Consultar con el productor la certificación concreta de cada producto.

Dirección y contacto

Galería de fotos

1617_foto2.JPG1617_foto1.jpg

Gertuko ekoizleak

itzuli gora