Dastatu gure produktuak

Agirresarobe Arzallus, Jesus (Han Goiko Arrautzak)

Nola heldu?

Nahi dutenean jan. Nahi dutenean paseatu. Nahi dutenean barruan, eta nahi dutenean kanpoan. Horrela hazten ditu Jexux Agirresarobek (Usurbil, 1969) bere oiloak. Oilategitik ateratzeko zulo bat daukate, eta hortik zuzenean belardira joaten dira. Han goiko arrautzak zigilupean kaleratzen ditu oilo horiek jarritako arrautzak. Oiloen bizi kalitateaz arduratzen da, gero, arrautzak ere kalitate berekoak izan daitezen. Tailerrean zuen lana utzi, eta arrautza ekologikoak ekoizteari ekin zion Agirresarobek duela hiru urte. Usurbilgo Aginaga auzotik mendian gora joanda eraiki zuen oilategi berria duela bost bat urte. Natur ingurune eder batean. Zelaiko belar asko jaten dute oiloek, baita pentsu ekologikoa ere. "Ekologikoen araudiak dio kanpoan, oilo bakoitzeko, lau metro koadroko zelaia izan behar dela, eta barruan, metro koadroko ezin dira sei oilo baino gehiago eduki". Hasieratik argi izan zuen "naturarekin harmonian" eraiki nahi zuela oilategia. 500 oilorentzat lekua du bi eraikinetan. Eguzkiaren ibilbidearen eta ilargiaren eraginaren arabera egin zituen. "Oilategien diseinua erabat geometria naturalean oinarritzen da, erabat proportzionala da. Teilatu eta sabaiaren forma pentsatuta daude eguzkiaren indarraz ahalik eta gehien baliatzeko". Arrautzen ekoizpenetik bizi da Agirresarobe, eta bera arduratzen da prozesu guztiaz. Denda eta jatetxe batzuetan saltzen ditu arrautzak; kontsumo kooperatibak ere baditu. Horiez gain, Usurbilen etxez etxe saltzen ibiltzen da.

  • Estuche de 6 huevos marca -Han Goiko Arrautzak-;

Estuche de 6 huevos marca -Han Goiko Arrautzak-;

  • Estuche de 6 huevos marca -Han Goiko Arrautzak-;  1708_foto4.jpg
  • Estuche de 6 huevos marca -Han Goiko Arrautzak-;  1708_foto5.jpg
  • Estuche de 6 huevos marca -Han Goiko Arrautzak-;  23.jpg

¿Dónde comprar?

  • Mercados
  • Ferias
  • Caserio
  • Tienda
  • Grupos de consumo

Productos certificados

  • Ecológico

Consultar con el productor la certificación concreta de cada producto.

Dirección y contacto

Galería de fotos

1708_foto3.jpg1708_foto2.jpg1708_foto1.jpg

Gertuko ekoizleak

itzuli gora