Dastatu gure produktuak

Mattenea Goiz Nabar, E.Z. (Mattenea)

Nola heldu?

Alde batetik, ikuspegi organoleptikotik eta nutrizionaletik kalitate goreneko elikagaiak ekoizteko nahaiz eta bestetik baserrian eta baserriaz bizitzeko nahiaz sortu zen proiektu hau burutzeko ideia. Baserria erakunde sozioekonomiko bat bezela ulertzen dugu hau da, nekazaritza lantzeko oinarrizko gune bat bezala. Baserria,lurra,landareak,zuhaitzak,animaliak, intsektuak,etxea,lan tresnak,pertsonak… osatzen dute eta bertan ingurunea begiratuz entzun eta zainduz lan egiten da. Proiektu hau 2004ean hasi zen martxan. Mattenea baserria Jaizkibel mendiko magalean dago, Guadalupe Santutegiaren azpian. Gaur egun baratzak 900m2 tunel azpian eta 2500m2 kanpoan ditu. Aldez aurretik montoietan hilabete batzuz konpostatu den ardi gorotza lastoarekin nahasia erabiltzen da lurra ongarritzeko. Ongarri berdeak ere erabiltzen dira lurraren estruktura hobetzeko eta bertako mikroorganismoak elikatzeko. Teilatutik jasotzen da euri ura eta 50.000 litroko ur deposito batetan gordetzen da ondoren baratza ureztatzeko. Loreak ere landatzen ditugu baratza ixkinetan polinizatzen duten intsektuak erakartzeko eta baratza edertzeko. Urte sasoi bakoitzari tokatzen zaion barazkiak ekoizten ditugu eta ahalik eta ezkeintza handiena izaten saiatzen gara. Baserria eta baratza Josuneren lanarekin eta Lidia, Pablo eta familikoen laguntzarekin gestionatzen da. Bidasoa bailaran salmenta zuzenaren bidez saltzen ditugu barazkiak. Hurbiltasun hau ezinbestekoa ikusten dugu gure helburua lortzeko, hau da, barazkiak bere zapore eta ezaugarri guztiekin eskeintzea eta kontsumitzaileak baratzatik jaso berriak diren barazki hauek eskuratzea. Bestealde salmenta bide honekin ekoizlearen eta kontsumitzailearen arteko harremana hestutu, sendotu eta aberastu egiten da, bion arteko komunikazioa erraztuz.

  • Horticultura (al aire libre)Horticultura (en inve

Horticultura (al aire libre)Horticultura (en invernadero)

  • Horticultura (al aire libre)Horticultura (en inve 1449_foto4.jpg
  • Horticultura (al aire libre)Horticultura (en inve 1449_foto5.JPG
  • Horticultura (al aire libre)Horticultura (en inve 7.jpg
  • Horticultura (al aire libre)Horticultura (en inve 49.jpg

¿Dónde comprar?

  • Mercados
  • Ferias
  • Caserio
  • Tienda
  • Grupos de consumo

Productos certificados

  • Ecológico

Consultar con el productor la certificación concreta de cada producto.

Dirección y contacto

Galería de fotos

1449_foto3.jpg1449_foto2.jpg

Gertuko ekoizleak

itzuli gora