Ezagutu gure lurraldea

AMFARek bere “Emakume ekintzailearentzako txokoa” zabaldu du

 

AMFARren online proiektu berri honen barruan, lanari buruzko legeria eta arautegiarekiko aholkularitzaz gain, prestakuntzarako atal bat ere badu gaur egun Espainian, landa eremuan, ekintzaileak diren 400.000 emakumeentzat. Tresna doakoa da eta lan sektore honetan mugitzen den emakumea integratu nahi duen beste proiektu handiago baten lehenengo atala da. Batez ere, landa emakumeen bizitza profesionala, pertsonala eta familiarrekiko erantzunkidetasuna eta kontziliazioa erraztea nahi du.

Emakume ekintzaileei egindako elkarrizketak ere ikusi ahalko dituzue. AMFARreko lehendakariak, Lola Merinok, adierazi duenez, landa ingurunean inbertitzen duten pertsonen artean, %54 emakumeak dira, eta lehen baino gehiago dira. Kopurua nabarmenagoa da hiri ekintzaileekin parekatzen baditugu. Haiek bakarrik %30a dira.

Sartu hemen proiektuaren webgunera.

Informazioa handitu nahi baduzu, irakurri Agroinformación-eko albistea.

 

itzuli gora

Ultimas noticias