Ezagutu gure lurraldea

Berrikuntzaren bikaintasun sariak landaguneko emakumeentzat (VII. Edizioa)

Nekazaritza, Elikadura eta ingurumen Ministerioak 2010. urtean lehen edizioa antolatu zuenetik deitzen ditu sariak, landaguneko emakumeen proiektu nabarmenak edo berritzaileak sustatzeko eta aitortzeko neurri gisa. Deialdiaren bitartez landaguneko emakumeei lortutako elkarte ea erakunde esanguratsuen parte hartze aktiboa ere bultzatu nahi da.

Sarien helburua da landaguneko emakumeen proiektu originalak eta berritzaileak aitortzea, nekazaritzako jardueretan edo jarduera osagarrietan oinarrituta, edo nekazaritzako elikagaiak lantzeko jardueretan oinarrituta, jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen eta lurraldean emakumeen ekintzailetza sustatzen eta bultzatzen laguntzen badute; halaber, landagunean emakumeen lana aitortzeko jarduerak edo ekintzak ere hartzen dira kontuan.  

Aurtengo edizioan lau sari kategoria daude: “Nekazaritzako jardueraren berrikuntzaren bikaintasuna”, “Landagunean jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko berrikuntzaren bikaintasuna”, “Komunikazioaren bikaintasuna” eta “Landaguneko emakumeen berrikuntzaren sari berezia”.

Hautagaiak aurkezteko epea 2 hilabetekoa da apirilaren 17tik hasita, data horretan argitaratu baita 2016ko apirilaren 29ko Aginduaren Laburpena, Landaguneko Emakumeen Berrikuntzarako Bikaintasun Sariak deitzen dituena, VII. edizioa, 2016. urteari dagokiona.

Hemen kontsultatu ditzakezu Landaguneko Emakumeen Berrikuntzarako Bikaintasun Sariak emateko Oinarri Arautzaileak, 6. edizioa.

 

Iturria: MAGRAMA

 

 

 

itzuli gora

Ultimas noticias