Ezagutu gure lurraldea

Landa eremuan ekintzailea izateko barnetegia


Negozio ideia bat duzu? eta Euskadiko landa ingurune batean garatu nahi duzu?  

Bada,  ekainaren 30ean eta uztailaren7an, osteguna, aukera duzu ideia hori partekatzeko eta bolumena emateko, eta zuk bezala proiektu bat duten beste pertsona batzuekin konektatzeko, partekatzeko eta ikasteko, ideia negozio hori indartu eta modelatzeko.

Landa eremuan ekintzailea izateko  barnetegi bat da, eta Zaldibiako Goizane zentroan egingo da (Goierri, Gipuzkoa). Aurre-matrikula zabalik dago dagoeneko, eta kostua 15 euro da (bazkaria barne). 

Barnetegiak hurrengo helburuak ditu:

  • Buruan darabildan ideiari gorputza eman: nere negozio ereduaren definizioaren zalantzak argitu.
  • CANVAS metodologia erabiliz gure negozioari ideiari balio erantsia eman eta negozio aukera berriak aurkitzeko tresnak ikasi.

 

EGITARAUA

 

 Informazioa zabaltzeko eta aurrez izena emateko, zuzenean jarri zaitezke harremanetan posta elektronikoz Leticia Ruiz de Gaunarekin: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. edo 688815045 telefonoan. 

Anima zaitez!

 

Barnetegia “Landa eremuko ostegun ekintzaileak” proiektuaren barruan, hau da, Hazi Fundazioak, Euskadiko Landa Garapenerako Elkarteekin lankidetzan garatzen duen ibilbide hezitzaile/praktikoaren barruan dago. 

 

 

Iturria: HAZI

 

 

 

itzuli gora

Ultimas noticias