Ezagutu gure lurraldea

Tailera. "Design Thinking. Ideia eta irtenbide kreatiboak sortzen” Amurrion

Pertsona ekintzaileek eta enpresek merkatuan besteetatik bereizteko aukera emango dieten produktu edo zerbitzu berritzaileak eskaintzeko duten beharrari erantzun nahian, Amurrio Bidean elkarteak tailer bat antolatu du “Design Thinking” metodologia garatzeko, berrikuntza oso modu eraginkorrean eta oso praktikoan sustatzen duela.

15 orduko iraupena duen tailer hori bost saiotan egingo da, eta saio horiek guztiak asteazkenetan izango dira azaroaren 4tik abenduaren 2ra bitartean, 17.30etik 20.30era, Reforamurrio Enpresaldearen instalazioetan. Matrikula dohainik da.

 

Helburuak  

  • Sormena eta berrikuntza lantzeko tresna bat eta metodologia bat eskaintzea, lan-ildo, produktu, zerbitzu edo negozio-eredu berriak abiarazteko lagungarri izan daitezkeen ideiak eta irtenbide sortzaileak ahalbidetzeko helburuz.
  • Tresna horren aplikazioaz jabetzea, bertan parte hartzen duten pertsonek gerora beren enpresan, enpresa-proiektuan edo lanpostuan praktikan jarri ahal izan dezaten.
  • Sormen-teknika desberdinak ikastea, jakiteko nola aplikatzen diren eta zein unetan diren egokiak.
  • Erabiltzailearekin edo bezeroarekin enpatizatzen ikastea, premiak eta negozio-aukerak identifikatzeko eta irtenbideak proposatzeko gai izateko.
  • Tailerrak irauten duen bitartean proiektu komun bat garatzea talde-lanaren eta baterako sorkuntza-lanaren ahalmenak zein diren egiaztatzeko.
  • Edozein enpresa edo proiektu ekintzailetan aplikatu ahal izango den produktu edo zerbitzuen benetako berrikuntza-prozesu baten partaide izatea.

 

 Iturria: Amurrioko Udala eta EuskadiInnova

 

itzuli gora

Ultimas noticias