Dastatu gure produktuak

Ordiziako Artzain Eguna

Asteazkenean, martxoaren 30ean ospatuko da Ordizian Artzain Eguna

Urtero legez, Ordizia Idiazabal gaztaren hiriburu bihurtuko da; jardunaldian zehar Idiazabal gaztaren denboraldi berria aurkeztuko da, eta aurrez, Joseba Insausti artzain ordiziarra omenduko dute jaso duen  "2015eko Espainiako Elikagai Saria, gazta onenagatik” sariagatik. Era berean, gaztaren kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

Goiz osoan zehar produktu artisauen salmenta egongo da,  baita asteroko merkatua ere, eta  trikitilariak eta dultzaineroak giroa alaituko dute. Hainbat ekintza daude antolatuta, horien arte berrogei  Eusko Label bildotsen dastaketa; burruntzian erreko dituzte, gero dastatzera eramateko. 11:30etatik aurrera izango da dastaketa, eta pintxoa eta edaria bi euroren truke eskuratu ahal izango da. Lortutako dirua  ASPANAOGI elkartearentzat izango da. 

Ez dago aitzakiarik! Hemen aurkitu dezakezu  informazio gehiago.

 

itzuli gora

Ultimas noticias