Dastatu gure produktuak

Uda honetako azoka ekologikoek aurrera jarraitzen dute

Azken urteetan bezalaxe, uda honetan ere produktu ekologikoen azoka bereziak antolatu dira. Haien helburua produktu ekologikoen ekoizleak eta kontsumitzaileak gerturatzea da; hori dela eta, azoka horietan, nekazaritza ekologikoarekiko sentsibilizazioa bultzatzeko jarduerak antolatzen dira. Gainera, Biolurrek informazio postua izaten du Gipuzkoako azoka guztietan. Bertan, nekazaritza ekologikoarekin lotutako liburuak, monografikoak eta elastikoak topatu eta elkarteari zein produkzio sistema horri buruzko era askotako informazioa eskuratu ahal izango duzu.

 

Uda honetako ENEEK-ek prestatu dituen azoka ekologikoen egutegia eta garatutako mapa partekatu nahi ditugu zurekin, dokumentuak inprimatu eta haietako bakar bat ere gal ez dezazun.Ikus dezakezun moduan, ekainean hasi ziren eta oraindik asko geratzen dira. 

 

HURRENGOA, ZARAUTZEN 

Gehiegi itxaron beharrik izan gabe, ostiralean, abuztuaren 19an, Zarauzko XX. Azoka Ekologikoa egingo dugu. Era berean, azoka hori Urola Kostako Jardunaldi Ekologiko interesgarrien baitan egingo dugula gogorarazi nahi dizugu.

 

 

 

 

itzuli gora

Ultimas noticias