Ezagutu gure lurraldea

Astebururako hainbat plan Euskadi eta bere eskualdeak ezagutu ditzazun

Larunbatean Mutrikun Berdel eguna ospatuko da, eta hainbat ekintza antolatu dira. Beheko Plazan azoka izango da,  berdel pintxoak ere izango dira debalde,arratsaldeko 18:00etatik aurrera berdelarekin  egindako hainbat pintxo dastatzeko aukera izango da.

Igandea ere hainbat aukera dago. Esaterako, Aiako Txakolin eguna da, eta 20 ekoizle baino gehiago hurbilduko dira Gipuzkoako  herri horretara  beraien txakolinak aurkezteko.  Txakolin ezberdinak  dastatatzeko aukera  ederra  duzu!

Gozozalea bazara aldiz, Zegaman Erlezain Eguna ospatuko da, eta eztia izango da protagonista nagusia bertan. Ezti ezberdinak erakusteko eta saltzeko hainbat postu egongo dira, eta gainera, gozogintzan produktuak eskaintzen dituen aukerak erakutsiko dira, eta besteak beste, postre lehiaketa egingo da.

Azkenik, Gorlizen bosgarren Landare eta Lore Azoka ospatuko da. Etxerako eta lorategirako produktuetan aukera handia izango duzu, eta bi doaneko bi tailer ere eskainiko dira, biodibertsitateari eta jan ahal diren landare basatiei buruz.

 

Anima zaitez!  

 

 

itzuli gora

Ultimas noticias