Ezagutu gure lurraldea

Asteburu honetako planak

Asteburu hau azokez beteta dator. Igandean, hain zuzen,  galdu ezin dituzun hainbat azoka daude. Hemen dituzu guztiak:

Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:003ak arte Mungian (Bizkaia) X. Landare-Azoka ospatuko da. Landareen eta nekazal makinen erakusketa egongo da, baita primerako zaporea duten bertako elikagaiak ere. Era berean, hiru tailer mota egiteko aukera izango duzu; hain justu,  konposta nola egin edo zure etxeko ortua nola mantendu ikasteko. Larunbaterako ideia interesgarria, ezta?

Mungian igande goizerako beste eskaintza bat  ere badago,  Abere Azoka egingo da. Bertan behi, zaldi, ahuntz eta ardi abereak egongo dira; baita, makina eta tresnak ere.

Lorezaintzara bueltatuz, Urretxuraino hurbildu nahi baduzu, bere Lore eta Landareen XI. Azoka aurkituko duzu. Txikientzako eta handientzako tailerrak antolatu dira, eta baita landare, lore, tresna eta jangarriak diren hazien merkatu handia ere.

Horrez gain, Garain (Bizkaia)  IV. Lore, Landare eta Lorezaintzako Tresnen Azoka zure zain egongo da, zure lorategiarentzat behar-beharrezkoa den guztiarekin: egun horretan,  trensak eta landareak protagonistak izango dira.

Bestalde, Barakaldon (Bizkaia), Lutxanako festak direla eta, Abere azoka ospatuko da, eta bertan ortuko eta sasoiko produktuak erosteko aukera izango duzu, betiere zure etxera eramateko prest.

Eta hori guztia gutxi izango balitz, Ortuellan (Bizkaia) XII. Landa eta Abere Azoka dela eta, ekintzez eta bizipenez beteriko eguna antolatu dute. Egitarauan ez da ezer falta:  animaliak hezteko saioak, gazteentzako pony gainean egiteko ibilbideak, harri-zulatzaileen erakustaldiak, dantzak …. Eta beste hainbat gauza bertara joan edo ondorengo esteka begiratzen baduzu. 

 

itzuli gora

Ultimas noticias