Ezagutu gure lurraldea

Ezagutzen al duzu Uribeko Txakoli Bus-Beer Busa?

Txakolina edo garagardoa gehien gustatu, Uribeko “Txakoli Bus-Beer Busa” liluratuko zaituen esperientzia bat da. “Euskadi Gastronomika” Produktu Turistikoaren Klubean sortua, Arabako Errioxako Ardoaren Bidearekin eta bere “Enobusa”-rekin lankidetzan, proiektuaren xedea da Uribeko paisaian, herrietan, kostaldean, ondarean eta gastronomian murgildu zaitezen. 

Partaideen artean daude txakolina ekoizten duten 6 upategi (Magalarte ZamudioAdos BasarteButroiAbio eta Magalarte Lezama), Txakolingunea, Crusoe Treasure Urpeko Upategia eta artisau garagardoa egiten duten 4 etxe (Urban BeerEtxeandiaTito Blas eta Boga). Egutegi osatu bat prestatu dute, txakolinaren edo garagardoaren mundua hobeto ezagutzeko, upategien eta mikrogaragardotegien esperientzia eta bizipenetan murgildu ahal izan zaitezen, bertan egiten diren txakolinak eta garagardoak dastatzez gainera. Gainera, Uribe Eskualdea hobeto ezagutu ahal izango duzu, ondarearen aldetik oso leku interesgarriak bisitatu baitituzu, turismoko gidari baten eskutik, goizean zehar. Eta bisitak amaitzerakoan, tarte bat uzten da libre eskualdeko herrietan mokadu bat hartzeko.

Autobusak Gasteiz, Bilbo eta Mungiatik ateratzen dira.

Uribeko TxakoliBus-BeerBusaren egutegia uzten dizugu, eta gehiago ezagutzera eta zure erreserbak egitera gonbidatzen zaitugu, Euskadi Basque Country webgunearen bitartez.   

 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK:

STI (Servicios Turísticos Integrales, Bilbao)

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.

94 607 17 07

 

Iturria: www.uribe.eu

 

itzuli gora

Ultimas noticias