Baseleizen eta Txakolindegien X. bidea . Bakio (Bizkaia). Larunbata, irailak 3
Datorren irailaren 3an, zapatuz, ibilaldi ospetsu honen X. edizinoa izango da.
Ibilaldi honen abiapuntu eta jomugak hil dan Nestor Basterretxearen "Txakolinaren Monumentuaren" inguruetan izango dira, Sabino Arana etorbidean, goizeko 9:00etan, eta ekitaldian helduek eta gaztetxuek parte hartu ahal izango dabe.
Ibilaldian parte hartu ahal izateko, gomendagarria da aldez aurretik www.ermitasybodegas.com webgunean izena emotea; izan be, antolatzaileen esanetan "proba beharrezko azpiegiturez hornitu beharra dago, parte-hartzaileen anoari eta segurtasunari begira" (edozein kasutan ere, antolatzaileek itxiko dabe salbuespen modura inskribatzen ibilbidearen egunean bertan “Txakolinaren Monumentuaren” inguruetan, urteera puntuaren ondoan, 8:30etik 9:00etara bitartean).
Ibilbidean zehar informazino panelak iminiko dira ibilaldian ikusiko diran tokien eta horreen berezitasunen inguruan.
Aurten be, Santa Ursulako ermitan txakolina doan dastatzen emongo jake ibiltari "saiatuei".
Iturria: Bakioko Udala