Ezagutu gure lurraldea

2015eko Mikoturismo Egunak Amurrion

Amurrioko Udalak eta Amurrio Bidean elkarteak, Arriolako Mikologia Elkartearekin lankidetzan, hainbat jarduera antolatu dituzte urriaren 17tik azaroaren 1era bitartean, XII. Mikoturismo Egunen harira.

Urriaren 17an, 18an, 24an, 25ean eta 31an, eta azaroaren 1ean izango dira.

Gainera, Urriaren 28an (asteazkena), 19:00etan, El Refor jatetxean gastronomia-tailer bat emango du Jesús Barreñak, jatetxe horretako sukaldariak: perretxikoen inguruko zenbait sekretu eta perretxikoak egiteko errezeta gozoak azalduko dizkigu. Gero, gainera, errezeta horiek dastatu ahal izango ditugu. Tailerrera joateko, gonbidapena jaso behar da turismo-bulegoan, leku-kopurua mugatua baita.

Urriaren 30ean (ostirala), 20:00etan, Alberto Villanueva “Zarama”-k mikologiari buruzko hitzaldi bat emango du Kultur Etxean: “Hydnaceas y Cantharellaceas”.

Azaroaren 31n (larunbata), 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Arriolako Mikologia Elkarteak perretxiko-sailkapena egingo du udal-pilotalekuan, Alberto Villanueva “Zarama” mikologoak lagunduta. Igandean, azaroaren 1ean, udal-pilotalekuan jarriko dira ikusgai, 11:00etatik 14:00etara.

2015eko Mikoturismo Egunak igandean amaituko dira, azaroaren 1ean, eta hainbat jarduera antolatu dira egun horretarako: perretxiko-erakustaldia, etxeko produktuen salmenta eta erakusketa, eta pintxo irabazlearen sari-banaketa.

Iturria: Amurrioko Udala 

 

itzuli gora

Ultimas noticias