Nirea

ONGI ETORRI BASERRIRA!

Inoiz baino baserri gehiago eta anitzagoak

Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz, orain 2 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu nahiean.

Aurtengoan, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren hirugarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz. 

Uztailak 1 eta 2an, Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek heuren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko.  

ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko. Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku. 

Aurtengoan 25 baserrietako ateak zabaltzen dituzte (2014an 8 baserri eta 2015ean 16 baserri izan ziren), 15 ibilbide ezberdinetan antolatuak. Bi ibilbidetan Nirea karparekin bat egingo duzu eta bertan aurrentzako tailerrekin ongi pasatuko duzu. 

 

 

Informazio gehiago eta izena emateko: www.ongietorribaserrira.eus

itzuli gora

Ultimas noticias