Nirea

Itsasfest: natura eta jasangarritsaunaren ospakizun handia Donostian abuztuaren 27an

Itsasfest

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren baitan nabarmendutako ekitaldien artean, datorren abuztuaren 27an (larunbata) Itsasfest jaialdia, “natura eta jasangarritasunaren ospakizun handia” ospatuko da Gipuzkoako hiriburuan. Ekitaldiak natur ingurune hurbilarekin harreman jasangarriagoa ikusarazi eta bultzatu nahi du, eta helburu hori lortzeko, ingunrunea ezagutu, gure buruari galderak egin, eta proposamenak eta alternatibak aurkeztu behar direla hartu du abiapuntu, bai eta horiekin batera agertzen diren kontraesanak ikusarazi behar direla ere.

Itsasfest goizeko 11.00ak eta gauerdia bitartean garatuko da Ondarretako hondartza eta lorategietan eta Haizearen Orrazian. Azken hau, jardunaldian zehar Pentsamendu Gunea hartuko dueña, “jaialdiaren funtsezko gunea” izango da. Bertan, goi-mailako 20 zientzialari, ikertzaile eta pentsatzaile elkartuko dira “naturarekin zer harreman dugun, gure bizi-ohiturak eta natura-ingurunearen kudeaketaz” aritu eta eztabaidatzeko.

Programatuta dauden ekintzen artean, kontzertuak, zinema eta emanaldi txikiak, erakusketak, artisau-ekoizleen bertako janaria, uretako jarduerak eta haurrentzako tailerrak aurkitu daitezke. Haurrentzako tailer horietako bat NIREAtik antolatu dugun  "Etxeko Ortua" izango da. Landare bat buztinezko lorontzi batean landatzean datz eta 17:00ak eta 21:00ak bitartean garatuko da lau txandatan. Janari Gunean (Eduardo Chillida Pasealekua) egingo dugu 12.00ak eta 13.00ak artean. Ezin duzue huts egin!

Bertako janariaz osatutako dastatzea ere izango da. Honetan, Eusko Label, ENEEK eta Añanako Gatz Haranak hartuko dute parte, besteak beste.

 

 

Bateratu eta eragina gutxitu

27ko ekintzez gain, veste hainbat jarduera antolatu dira jaialdiaren inguruan: doako Geo-ibilbideak, Euskal Kostaldeko UNESCO Geoparkera visita gidatua (abuztuak 25), Urdaibaiko Ekoetxera (bioaniztasun zentroa) bisita eta egitarau berezia Aquariumean. Azken honen barruan, Aquariumerako espezieak harrapatzeaz arduratzen den Satanas itsasontzia bisitatu ahal izango da.

Kulturaren europar hiriburutzaren gerizpean jaio den arren, jaialdia hurrengo urteetan jarraipena izatea espero da. Itsasfest naturarekiko errespetuaren alde lan egiten duten eragile eta ekimenak bateratu eta euren arteko harremana indartzeko bokazioarekin jaio da. Horregatik, bakarrik 40 erakunde (ikerketa-zentroak, gke-ak, sentsibilizazio-zentroak, erakunde publikoak, auzo-elkarteak, janari-ekoizleak, artistak) baino gehiagoren arteko kolaborazioak egin zezakeen posible. Donostiako Aquariumekin eta Erlaitzaren Bestarekin (Pirinio Atlantikoak) ere hitzarmen bereziak sinatu dira.

Bere sortze-filosofiari zintzo izanez, jaialdiak ingurugiroan ahalik eta eraginik txikiena izaten saiatuko da. Horretarako, erabilera bakarreko elementurik ez du egingo, berriro erabili ahal diren marketineko elementuak besterik ez ditu baliatuko. Hortaz, berriro erabiltzeko edalontziak erabiliko dira, eta janari-postuetako janari guztia birziklatutako eta birziklatzeko moduko materialez eginiko ontzietan zerbitzatuko da. Gainera, elikagai guztiak bertako ekoizle txikiena izango da.

 

Itsasfesten Dossier osoa

Itsasfesten ekintza guztien programa osoa

 

itzuli gora

Ultimas noticias