Nirea

XXIV. Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak

Nola heldu?

Urriaren 14a eta abenduaren 11a bitartean XXIV Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak ospatuko dira, bertako kultura eta sukaldaritza ezagutzeko eta bertako produktuak dastatzeko aukera paregabea.

Jardunaldiak irauten duten bitartean, inguruko jatetxe ezberdinek onddoak, neguko barazkiak, sagarrak eta eztia izango duten menu bereziak eskainiko dituzte. Gaiako produktuez osaturiko menu hauek prezio berezitan eskainiko dira. Hauek dira jardunaldietan parte hartuko duten jatetxeak:

Bertako produktuak, bere jatorria eta elaborazioa hobeto ezagutzeko, honako ekintza hauetariko bat burutu daiteke:

  • - Txokolate zaporezkoak: Oñatiko Txokolateixia, Txokolatearen Interpretazio Zentroan txokolatearen sekretuak ezagutu era aktiboan. Oñatiko historia, ondare historiko-kulturala eta kakaoarekin honek izandako harremana ezagutzeko bisita gidatua; txokolatearen historia eta kakaotik txokolatera interpretazio fasea ezagutu.
  • - Gatz Museoa: Gatza artisau eran egiteko tailerra Leintz-Gatzagako Gatz Museoan. Ekintza Gatz Museoaren eta erdi aroko
    hiriguneko bisita gidatuarekin osatu daiteke.
  • - Euskal Artzainen Ibilbideak: Artzainen bizimodua sakonago ezagutzeko eta gazta egiteko modua ezagutzeko Gomiztegi Baserrira bisita.

Debagoienako Jardunaldi Gastronomikoak, erlazionatutako beste ekintzei lotuta daude:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bertako produktuak zuzenean ekoizleei erosi daitezke, azokak ere egokiak dira gure artisauen eta ekoizleen produktuak ezagutu eta dastatzeko.

Horrela, astero herri guztietan azokak egiten dira eta jardunaldi hauek irauten duten bitartean Arrasateko hileroko baserrietarren azoka izango da urriaren 15ean eta azaroaren 19an eta azaroaren 13an Leintz Gatzagan San Milixanak, artisau azoka.


Elgetan urtero moduan pintxo lehiaketa antolatuko da azaroan zehar eta lehiaketako pintxoak azaroan jatetxeetan izango dira euro batetan.


Eskoriatzan ere, lehen aldiz pintxo lehiaketa antolatuko da azaroaren 10etik 13ra.


Arantzazun ere izango da MIKOPOTEA azaroaren 26an.

itzuli gora

Ultimas noticias