Nirea

Gure Lurreko Merkatua (Bilbo) | Larunbatero

Nola heldu?

Larunbatero Gure Lurreko Merkatua aurkituko duzu Bilbon, hain zuzen  Areatzako  Tinglatuetan. Merkatu hori  abian jarri zuten, 2014eko irailean , Bilboko Udalak, Bizkaiamendik eta Slow Food Bizkaiak, eta, bertan, Bizkaiko ekoizleek parte hartzen dute. Larunbatero, goizeko 10:00 etatik 15:00 etaraino sasoiko produktu bizkaitarrak erosteko aukera izango da. Horrez gain, nahi duenak baserriterrekin hitz egiteko aukera ere izango du; besteak beste, ezagutzeko produktuen jatorria, lantzeko erak... Lurrak ematen duen onena mahaira hurbiltzeko aukera paregabea da.

 

Merkatuei buruzko informazio gehiago Slow Food Bizkaia-ren eta Enkarterrialde LGE-ren web gunetan aurkituko duzu.

                   

itzuli gora

Ultimas noticias