Nirea

2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak: Paisaia Bizia

«“Paisaia”: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita».
Paisaiaren Europako Hitzarmena
(Florentzia, 2000-10-20)

Irailaren 23a eta azaroaren 11 bitartean, europako Kontseiluak Europar Batasunarekin elkarlanean sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, PAISAIA BIZIA ospatuko da Euskadin: paisaiaren eraikuntza Euskadin, kultura arloko 400 proposamen baino gehiagorekin lurraldean osoan.

Ekimenaren webgunean azaltzen den moduan, "paisaiak dira gure errealitatearen agertoki: etengabe eraldatzen ari den errealitate dinamikoa, gure kultura ondarearen goi mailako unitatea, gure nortasuna garatzeko parte hartze aktiboa duena. Paisaiaren zati gara eta gure elkarrekintzarekin egiten da paisaia hori".



Araba

2017ko Europako Ondare Jardunaldiek aztertuko dutena, denboran zehar, Arabako pasaiaren eraikuntza izango da.

Paisaia subjektu konplexua da. Alde batetik, marko fisikoa da kultura (material eta inmaterial) jarduerentzat, ingurumenari dagozkionentzat, eta baita jarduera ekonomiko eta sozialentzat ere; eta, bestalde, faktore horiek dira, hain zuzen, paisaiaren eraikuntzan eragiten dutenak.

Antolatutako jardueren bidez, paisaia eta ondarea era bateratuan ulertzen lagundu nahi dugu, eta horien bien dibulgazioa, balioestea eta kontserbazioa sustatzea, gure iragana ezagutzeko bide diren heinean, eta oraina ulertu ahalizateko eta etorkizuna ziurtatzeko funtsezkoak direlako.

Ikusi Paisaia Biziaren egitaraua Araban



Bizkaia

Gaur egun ikusten ditugun paisaiak ez dira soilik gure historiaren gertalekuak, ezta bakarrik iraganeko gertakarien lekuko materialak ere. Halaber dira subjektu aktiboak eta dinamikoak, etengabe eraldatzen, non inguru fisikoak kohesionatu egiten baititu hala kultura-adierazpen materialak nola immaterialak. Azken finean, gure ondarean unitate gorena dira, eta ondare hori, dagokion lurraldearen testuinguruan ez ezik, denboraren garapenean ere ulertzen laguntzen digute.

Aurten, ikuspegi berri batetik begiratzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikusteko eta aditzeko modu inklusibo batez begiratzera, iraunkortasunaren ildotik, globalki gozatzeko natura-ondarea eta kultura-ondarea, eta hala haien ezaguera eta babesa errebindikatzeko. Izan ere, ondareak eta paisaiak iragana ezagutzen laguntzen digute, baina, aldi berean, ororen gainetik, oraina ulertzen eta geroa irudikatzen ere.

Ikusi Paisaia Biziaren egitaraua Bizkaian



Gipuzkoa

Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du.

Jardunaldietan, aparteko kasuetan eta egun jakin batzuetan ateak irekita daude eta jendeari bere ondarea eta historiarekin zerikusia duten bitarteko eta baliabide batzuetara iritsi eta ezagutzeko aukera ematen zaio.

 

Informazio gehiago Paisaia Biziaren webgunean

 

itzuli gora

Ultimas noticias