Nirea

XXV. Sanmilixanak eskulangintza feria (Leintz-Gatzaga) | Azaroak 12

Nola heldu?

Jaia hiru gunetan banatuta egongo da:

  • Frontoia: 10:00etatik 14:30era, artisauen azoka, jolaserako armiarma saltaria egiteko tailerrak –30 minutuko txandak– eta sorginek egindako taloak.

  • Plaza: 10:00etan, plazatik abiatuta, mendi ibilaldia egingo dute Artabilako Triku harrietara. 10:00etatik aurrera, perretxiko erakusketa egingo dute Koldotxo guraso elkartekoek. 11:00etatik 13:30era, aldiz, umeentzako talo tailerra egingo dute, eta 11:00etatik aurrera, Sagarra Jo! sagardoaren prozesuaren erakustaldia egingo dute.

  • Gatz Museoa: hiru bisita gidatu egingo dituzte han: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.

Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako hamalau artisau egongo dira, eta doako autobus zerbitzua jarri dute egunerako.

Informazio gehiago

Leintz-Gatzagako udalak antolatuta.

 

itzuli gora

Ultimas noticias