Nirea

Gure Lurra. Sembrando Futuro (Donostia) | Abenduak 5

Nola heldu?

Lehen sektoreko eragileak beren etorkizunari buruz gauzatzen ari diren partaidetza prozesuaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidapena luzatzen dizu GURE LURRA Sembrando Futuro topaketan parte har dezazun datorren asteartean, abenduaren 5ean, Donostiako Kursaal jauregian.

Hizlari modura arituko dira, batetik, Rigoberta Menchú Tum, 1992an Bakearen Nobel Saria eta 1998an Nazioarteko Lankidetzako Asturiasko Printze Saria irabazi zituen doktorea, eta, bestetik, Odile Rodríguez de la Fuente, “El Hombre y la tierra” saioaren filosofiaren defendatzaile sutsua den biologo entzutetsua.

Gipuzkoako landa eremuko profesionalen testigantzak ere ezagutu ahal izango ditugu, beren esperientziak partekatuko baitituzte. Horrez gain, Gune Tematikoak, Mahai-Inguru bat eta pintxo dastaketa (eguerdian) egongo dira.

GURE LURRA Sembrando Futuro goizeko 9:00etan hasiko da eta 17:30ean amaituko da.

Etortzea egiaztatu behar da Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikoan edo 943 59 61 91 telefono zenbakian.

Informazio gehiago [Euskaraz]

Iturria: Kursaal

itzuli gora

Ultimas noticias