Nirea

Mutur Beltz elkartea NIREAra atxikitu da

Nola heldu?

mutur-beltz-agroekologia-arte-kulturaNIREA Sareak eragile ekintzaile berri bat dauka: Mutur Beltz. Gainontzeko eragile ekintzaileak bezala, partaide guztiek duten helburu beretan bermatuta batu da sarera:

  • - Beste eragile batzuk Nirea-ren helburuekiko erantzunkide izaten laguntzea, Euskadiko eragile sozioekonomikoek konpromisoak hartu ditzaten bultzatuz.
  • - Nirea balioak transmitituko dituzten proiektuak eta egitasmoak sustatzea, parte hartzea edo ikusgarri bihurtzea.
  • - Landagunearen eta hirigunearen birkonexioa sustatzea, sentsibilizazio ekintzak garatuz, parte hartuz edo bultzatuz.
  • - Lehen sektorearen eta landagune eta itsasertzaren programaren eta balioen eta garrantziaren bozgorailua izatea, gure gizarte eredua eraikitzeko.
  • - “Nirea Sarea” osatzen duten Eragileen Sarean parte hartzea, bere esperientziak, proiektuak eta egikerak haien esku jarriz.
  • - Euskal gizartean gure landagunea eta itsasertza bizirik mantentzeari buruzko sentsibilizazioa eta erantzunkidetasuna bultzatzen laguntzea.

Muturbeltz desagertzeko zorian dagoen karrantzako ardi mutur beltza sustatzeko 2015etik lan egiten duen elkarte agroekologiko, artistiko eta kulturala da. Elkartearen beste helburuetako bat diseinuak eta beste hainbat jarduera artistiko garaikideek eskaintzen dizkiguten baliabideen bitartez ardi hauen artilearen balioa handitzea da.

Bere ekintzarik garrantzitsuenetariko bat Ondo Bizi arte egonaldia da. Bertan, artzain eta artistak elkarrekin bizi dira, artearen bidez ardien eta artzaien egoeraren hausnarketa, eztabaida eta zabalkunderako espazioa handitzeko asmoz.

itzuli gora

Ultimas noticias