Nirea

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak norgehiagoka arautzen dituzten Oinarriak publikatu dira, 2020LGPri jarraituz eta FEADER funtsek %80an kofinantzatuta. HAZIk bi saio antolatu ditu bekaren dokumentazioa prestatzen laguntzeko.

Beken helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzen eta bertara hurbiltzen laguntzea da, baita sektore horrek nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea ere.

Onuradun izan daitezke:

  • Gaztenek 2020 prozeduran inskribatuta dauden pertsonak.
  • Nekazari gazteak.
  • Lehen sektorean hasten diren 41 urtetik gorako pertsonak.
  • Elikagaien enpresaren arloko proiektuarekin ekin nahi duten personak, zein lehenengo sektoreko proiektua ekoizpenaren eraldaketarekin dibertsifikatu nahi dutenak.

Bekaren iraupena 3 eta 6 hilabete bitartekoa izan daiteke.
Gutxienez 25 orduz gehienez 40 ordu astean.
Denboraldi horretan zehar 700€ arte jaso ditzakete hilabetero.

Eskaera aurkezteko epea 2018 ko uztailaren 9an amaituko da.

HAZIk bi saio antolatu ditu bekaren dokumentazioa prestatzen laguntzeko. Saiook ekainaren 28an eta uztailaren 5ean izango dira Fraisoro Eskolan, goizeko 10:00etatik aurrera. Saioei buruzko informazio gehiago jasotzeko, honako kontaktu honekin jar zaitezte harremanetan:

  • Leticia Ruiz de Gauna
  • E-posta:  Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.
  • Telefonoa: 688 815 045


Oinarriak
Beka eskaera egiteko fitxa
Enpresaren onarpen conpromisoa

itzuli gora

Ultimas noticias