Nirea

II Mahaiaren inguruan (Zieko) | Uztailak 28

Nola heldu?

mahaiaren-inguruan-arabako-errioxa-2018Uztailaren 28an, larunbata, Arabako Errioxa-Euskadi Mahaiaren Inguruan, II Enogastronomia Iraungarriaren Topaketa ospatuko da Ziekon, joan den urtean Laguardiatik pasa ostean.

Bigarren edizio hau, hiribilduko hiru gunetan garatuko da: Plaza Nagusia, San Andrés Elizako Plaza eta Marqués de Riscal etorbidea.

Gune bakoitzean hainbat ekintza egingo dira: euskal produktuen salmenta, Arabako Errioxako ardoen eta gastronomía produktuen dastaketak, Slow Foodeko eta Eusko Labela duten produktuen dastatzeak, eta eskualdeen inguruko informazio turistikoa. Gainera, Marqués de Riscal etorbideko gunean talo ekologikoak egiteko tailerra eta Arabako Errioxako haurrek berrerabilitako materialekin eskolan egindako lanen erakusketa egingo dira.

Mahaiaren Inguruan ekitaldiko webgunea

itzuli gora

Ultimas noticias