Nirea

Gorbeialdea Musikaz Blai (Izarra) | Apirilak 7 (igandea)

Nola heldu?

Apirilaren 7an (igandea), Gorbeialdea Musikaz Blai egingo da lehenengo aldiz. Gorbeialdeko Kuadrillako musika eskolen topaketa, hain zuzen ere.

Izarran, goizeko 10:00etatik aurrera, Gorbeialdeko 150 musikari baino gehiago elkartuko dira, hainbat emanaldi eskaintzeko.

Gorbeialdea Musikaz Blai ekimenak eskualdea osatzen duten 6 udalerrien (Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia) arteko lotura sendotzea, elkarren arteko ezagutza bultzatzea eta Gorbeialdeko pertsonen eta elkarteen arteko harremanak indartzea du helburu.

Topaketa Mairuelegorreta Landa Garapenerako Elkarteak antolatu du, Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Informazio gehiago

 

 

gorbeialdea-musikaz-blai-kartel

gorbeialdea-musikaz-blai-egitaraua

 

itzuli gora

Ultimas noticias