Nirea

Euskadiko ostalaritza eskolak eta BirtLH Nirea sareko kideak dira orain

Nirea-10familia

Nirea sarea nabarmen hazi zen joan den ostegunean, Euskadin ostalaritzan formakuntza eskaintzen duten zortzi zentruek euren atxikimendua sinatu baitzuten.

Sinadura "XI. Eusko Label Lehiaketa Euskadiko Ostalaritza Eskolekin" lehiaketaren testuinguruan egin zen. Aurten, lehiaketa hau Galdakaoko Ostalaritza Eskolan egin zen, eskola hau, BirtLHekin batera, edizio honen antolatzaileak izan zirelako.

Atxikimenduarekin, zentru hauek guztiek Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia eta euskal gastronomiaren garapenari egiten dion ezibesteko ekarpena aitortzen dute. Gainera, gatronomiaren profesionalen formakuntzan duten garrantziaren jabe dira. Profesionalok, euren ogibidearen jardueran arlo honetako preskriptore eta zabaltzaileak izango dira. Sinadurak Nireako helburuekiko konpromisoa sendotzen du eta, horregatik, programara atxiki dira “Landa Eremuarekin Bat!” proiektuaren bidez.

Proiektu honen bitartezm Nireara atxikitu diren zortzi zentruek honako konpromiso hauek betetzeko hitzeman dute:

  • Eskola-curriculumeko hainbat elementutan sartzea baserritarrek eta arrantzaleek Euskadiko garapen iraunkorrean egiten duten lanaren garrantzia.

  • Urteko gastronomia-aste bat egitea, non Euskadiko elikagaiak sartuko diren, eta aldez aurretik proiektu hori ikasleekin lantzea, hainbat ekintzaren bidez (aipatutako dastatzeetan parte hartzea, bisitak, etab.).

  • Euskadiko gainerako ostalaritza-eskolekin eta BIRTekin ekitaldi bat antolatzea urtero. Ekitaldi horretan, eskola bakoitzak Euskadiko elikagai bat aurkeztuko dio gizarteari, ikasleek elikagai hori ekoizten duten pertsonekin batera lan eginez.

  • Ikasleak mezu horien "enbaxadore" gisa prestatzea

  • Eskolako irakasleen barne-sentsibilizaziorako ekintzak egitea, hala nola prestakuntza-jardunaldietan/informazio-jardunaldietan edo Euskadiko nekazaritza-ustiategietara egindako bisitetan parte hartzea.

  • Balio horiek gizarteari zabaltzea eskura dituzten ekintza eta tresnen bidez.

  • Nirea plataformarekin lankidetzan aritzea, gure landa-ingurunearen eta itsasertzaren balioa nabarmentzeko, bertan egiten diren ekintzak, proiektuak eta atxikimenduak ikusaraziz.

  • Gure erakundearen eta nirea Programaren arteko lankidetza zabaltzea, eta har daitezkeen jardueren eta konpromiso berrien berri ematea unean-unean.

  • Konpromiso horren bilakaera urtero ebaluatuko da haziko Komunikazio Arloko arduradunarekin.

 

Ostalaritza eskolak eta BirtLH lehen sektoreko eta landa-eremu eta itsasertzeko hainbat ordezkarik babestuta egon ziren, bai atxikimendu ekitaldian, bai lehiaketan zehar: Nekatur, Basatxerri, Barrenetxe, Euskaber, Artzai Gazta, Academia Vasca de Gastronomía, bizkaiko Txakolina, Euskal Sagardoa, etab.


Eskolen historia eta baloreak

ESHBI (Escuela Superior de Hostelería Bilbao)

1991ean jaio zen Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen ekimen bezala. Sektoreak berak sortu zuenez, zentruak ikuspuntu erreala eta sektorearekin harreman zuzena du. Eskolak jakintza-alor anitzeko formakuntza eskaintzen du, ostalaritza eta sukaldaritza sektoreko arlo guztietan espezializatuta.

ESHBIk munduko lehenengo Slow Food komunitatea sortu zuen, mugimendu honen planteamendu aldaketaren ostean. Gainera Slow Food ikasgaia irakasten du. Horren baitan, ikasleek 4 bisita egiten dute ekizleen ustiategietara. Filosofia honek gure ingurunea mantentzeko bertako ekoizleekin harremana izatearen garrantziarekin eskolak duen inplikazioa agerian uzten du.

 

Egibide-Mendizorrotza

1982an martxan jarri zenetik, ikasle eta profesionalen artean gure lehen sektorearen ezaguera, sentsibilizazioa eta promozioa landu izan du. Lan honi esker, 2018an "Km0" ziurtagiria jaso zuen, Slow Foodeko "Dastamenaren kutxa"ko produktuak eta "baluarteak" zabaldu, bertako produktuen kontsumoa sustatu eta produktu hauen zuzeneko salmenta bultzatzeagatik.

 

CEBANC (Escuela Superior de Hostelería de Guipúzcoa)

40 urte baino gehiago daramatza sukaldeko profesionalak hezten. Bertako produktuari garrantzia eman dio beti, eta lehen sektorearen garrantzia eta landa eramuarekiko batasuna landu du ikasleen formakuntzan.

 

 

Gamarra Ostalaritza Eskola

1988 sortutako Lanbide Heziketako zentru publikoa da. Ostalaritza eta turismoa eta elikadura industrien inguruko hasierako formakuntza eta lanerako formakuntza eskaintzen du. 

Praktiketan km0-ko produktuak erabiltzen dira, Euskadiko hainbat nekazaritza-ustiagietara bisitak egiten dira, eta Euskadiko ekoizleak eskolara joaten dira ikasleen artean ostalaritzak lehen sektorea ikusarazteko duen garrantziaz ohartarazteko.

 

CIFP Hostelería / Ostalaritza LHII (Escuela de Hostelería de Galdakao)

1978tik formakuntza osoa eskaintzen du, garapen jasangarriari lotutako baloreak bultzatuz. Produktuaren bizi-zikloak oinarrizko azterketa elementu duen aurrerapen eredua da: ostalaritza eta turismoaren sektorea gastronomiaren ikuspuntuti, bere osotasunean, eta euskal nekazaritzako elikagaien sektoreak protagonismo osoa duelarik. Bertako produktuetan oinarritutako kontsumo arduratsuak eransten duen baloreaz, eta karbono-aztarna murrizteko eta landa-eremua eta hiria hurbiltzeko egiten duen ekarpena jabe da.

 

Escuela de Hostelería de Leioa

Bere nortasun-ezaugarria EHUko jantoki eta kafetegian egiten diren praktikak dira. Bere ibilbidean zehar, euskal errezetak babestearen beharra sustatu du ikasle eta jankideen artean, aldi berean moldatuz eta gastronomia-abangoardietara egokituz baina beti bere osagarri eta esentzia mantenduz. Euskadiko nekazaritza sektorieak bere errezetetan, lehengaietan eta hornitzaileetan aurkitzen da.

Leioako Unibertsitate campusean egoteak lurraldea eta bertak oosagarriekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen du, EHUko lorezaintza-taldeak mantentzen duen baratze, mahasti eta fruta-arbolei esker. Esparru hauek inspirazio eta gogoeta guneak dira etorkizuneko sukaldarientzat, etorkizunean gure lehen sektoreari eragingo dioten erabakiak hartuko dituztenak.

 

Escuela de Hostelería Aiala

Karlos Arguiñanok jarri uzen martxan 1996an. 22 urte daramatza gazteak sukaldaritzan hezten, kalitatea, eraginkortasuna, teknika eta laguntasuneko baloreen arabera.

 

BirtLH

Urrutiko Lanbide Heziketako zentru publikoa da. Hasieratik sukaldaritza eta euskal gastronomia sustatu ditu, eta bere balorerik nagusien artean sustraikiko gertutasuna dago. Horregatik, bertako produktuen erabilera sustatzen du hiru lurraldeetan.

 

itzuli gora

Ultimas noticias