Nirea

Elikak 12 erronka proposatu ditu elikagien xahuketaren aurka borrokatzeko

hamabi-erronka-helduko-diezu-elikagaien-xahuketaElika FundazioakHamabi erronka… Helduko diezu?elikagaien xahuketaren aurka sentsibilizatzeko kanpaina abian jarri du. Ekimena urte osoan zehar garatuko da Nirearekin elkarlanean, kontsumitzaileen konplizitatea bilatzeko helburuarekin.

Ekimenak 2030eko GJHen estrategia guztiak batzeko premiari erantzuten dio, datorren hamarkadan elikagaien xahuketa %50 murriztu nahian. Kalkulatzen da gaur egun Euskadin 350.000 tona elikagai baino gehiago xahutzen direla, hau da, 160 kilo pertsonako eta urteko. Gehiena (%53) etxeetan xahutzen da, eta horregatik, garrantzitsua da kontsumitzaileak arazo horren gainean kontzientzatzea.

 

12 erronkak

2020an zehar elikagaien xahuketa prebenitzeko 12 erronka abiaraziko dira eta tresnak eta gomendioak partekatuko dira, bai eta informazio tailerrak sortu eta herritarrei aukeratutako erronkak gainditzen lagunduko dieten esperientziak diseinatu ere. Era berean, bertako elikagaietan, haien onuretan eta baserritarren eta arrantzaleen lanean jarriko da fokua, bai eta elikagaiak ekoizteko inbertitutako baliabideetan ere.

Hauek dira planteatutako erronkak:

1) Planifikatu zure menuak
2) Errazio arrazoidunak
3) Bertako elikagaiak mahaian
4) Bidezko erosketa
5) Jantzi etiketaz zure despentsa
6) Zaporea barruan dago
7) Ez nire hozkailurik gabe
8) Bista eduki, erabili zure xakuketaren aurkako betaurrekoak
9) Ez lotsatu, eraman nazazu etxera
10) Gaur jaten ez duzuna bihar jango duzu
11) Berritu eta… on egin dizula berriro!
12) Partekatu eta parte izan


Xahuketaren aurkako plataforma eta manifestua

“Hamabi erronka... helduko diezu?" izeneko ekimena beste urrats bat gehiago da Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortu eta erakundeek eta sektoreko eragileek ”Elikagaien Xahuketari ezetz Euskadin” izeneko manifestuarekin bat egin ondoren.”. Erakunde eta instituzio publiko eta pribatuak eta euskal elikagaien katea osatzen duten sektoreko hainbat eragilek manifestua izenpetu dute –gaur egun ehundik gora–, jakin badakite-eta elikagaien xahuketa murrizteko beharrezkoa dela elkarlanean aritzea, kontzientziatuta egotea eta etengabe lan egitea.

 

Sare sozialetako presentzia

Elikagaien xakuketaren aurka egiten hasteko tresnak, tailerrak eta beste edozein ekimen www.zerodespilfarro.eus webgune berrian argitaratuko dira hilero.

Nireako webgunean elikagaiak eta lehen sektorearen balioan jarriko da fokua, baserritarren, sasoiko elikagaien, tokiko merkatuen, landa inguruneko esperientzien eta beste hainbat gairen inguruko informazioa argitaratuz.

Era berean, gizarte osoari bere ekarpena egiteko gonbita luzatu nahi diogu, hileko erronkari buruzko iruzkinak egiterakoan #0despilfarroUrtea eta aukeratzen duten beste traolen bat erabiliz.

itzuli gora

Ultimas noticias