Nirea

Durangaldea elikadura abian

durangaldea-elikadura-abianIkuspegia eta helburuak

Durangaldea Elikadura /ABIAN Durangaldeko elikaduraren balio-katearen konexio eta berrikuntza plataforma da. Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen epe luzeko estrategiaren parte da.
Durangaldea Elikadura /ABIAN-ekin Durangaldeko elikagai kulturan modu positiboan eragitea bilatzen dugu, gure lurraldeko aniztasuna zaindu eta funtsezko eragileen arteko komunikazioa, koordinazioa eta lankidetza sendotuz.
Plataforma hau, Durangaldeko herritarrez eta erakundeez osatutako elikaduraren inguruko komunitate bat sortzeko helburuarekin jaio da: pertsonen partaidetza sustatuz, beharrak entzunez eta elikagaien erronka estrategikoetara (osasuntsuak, jasangarriak, seguruak eta singularrak) bateratutako irtenbideak aktibatzera bideratuta.

Funtsezko balioak

Iraunkortasuna eta ongizatea
Pertsonak eta ingurumena zaintzera bideratuta.

Ahalduntzea eta eragin soziala
Durangaldean ekintzailetza eta inpaktu gaitasunaren handitzea, elikadura aldaketarako motor gisa edukitzeko.

Lankidetza
Elkarlan sareak erraztu eta ahalbidetu.

Balio erantsia
Tendentzia eta berrikuntza berriak ezarri gure lurraldean balio (ekonomiko, sozial eta ingurumenekoa) handiagoa sortzeko.

 

Informazio gehiago

itzuli gora

Ultimas noticias