Baliabideak zure zerbitzura

Ekoizpen ekologikoa

Nekazaritza ekologikoaren barruan nekazaritzako eta abeltzaintzako teknika multzo bat biltzen da, eta oro har, sintesiko produktu kimikoen erabilera baztertzen du, hala nola ongarriak, plagizidak, antibiotikoak eta abar, ingurumena babesteko, lurzoruaren emankortasuna mantentzeko edo areagotzeko eta elikagaiak beren propietate natural guztiekin eskaintzeko xedez.

Deitura honen azpian ziurtatutako produktuek Europako araudi zorrotz bat bete behar dute ekoizpenaren, prestakuntzaren eta banaketaren fase guztietan. Araudi horrekin bat etorriz erdietsitako produktuak bakarrik merkaturatu daitezke elikagai “Ekologiko”, “Eko”, “Biologiko”, “Bio” edo “Organiko” gisa.

Elikagai horien etiketan, EBaren logo ekologikoa, “eurohostoa” eta produktuaren benetakotasuna ziurtatzen duen entitatearen izenak eta kodeak agertu behar dute. Euskadin ziurtatutako elikagaiek kode hau daramate. ENEEK Erakundearen ES-ECO-026-VAS.

 

Ekoizpen ekologikoa

http://www.eneek.org

Direccin
ENEEK - Consejo de Agricultura y Alimentación Ecológica de Euskadi Barrio Jauregibarria, 4 - Caserí­o Jauregibarria, 1ª Planta 48340 Amorebieta-Etxano Bizkaia
Telfono
+34 946271594
Fax
+34 946467369
itzuli gora