Baliabideak zure zerbitzura

Getariako Txakolina

Babestutako Jatorri Deiturak (BJD) inguru geografiko jakin batean, onartutako eta egiaztatutako ezagupen jakin batzuekin ekoitzi, eraldatu eta prestatu behar den produktu baten izena zehazten du.

1989an, ardogileek eta euskal administrazioak berreskurapenaren eta kalitatearen alde elkarlanean egindako ahaleginari esker, Getariako Txakolinari Jatorri Deitura onartu zioten, Getariako Txakolina izenez. Eta 2007an, Getariako Txakolina Deitura Gipuzkoako herrialde historiko osora zabaldu zen.

Gaur egun, “Getariako Txakolina” JDren barruan 402 hektarea mahasti daude. Mahasti horietatik % 91, gehienak mahats-parraren egitura dutela, kostalde inguruan aurkitzen dira, eta Hondarribi Zuri mahats-barietate zuria dugu Getariako txakolina egiteko erabiltzen den barietate nagusia.

 

Getariako Txakolina

http://www.getariakotxakolina.com

Direccin
C.R. DOP Getariako Txakolina Aldamar parkea, 4 behea. 20808 Getaria Gipuzkoa
Telfono
+34 943140383
itzuli gora