Baliabideak zure zerbitzura

Arabako Txakolina

Babestutako Jatorri Deiturak (BJD) inguru geografiko jakin batean, onartutako eta egiaztatutako ezagupen jakin batzuekin ekoitzi, eraldatu eta prestatu behar den produktu baten izena zehazten du.

“Arabako Txakolina – Txakoli de Álava” Jatorri Deitura Aiarako Eskualdera mugatzen da geografikoki, eta horren barruan 5 udal ditugu: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondo. Arabako Txakolina egiteko erabiltzen diren mahatsondoak Hondarribi Zuri barietate autoktonokoak dira.

Gaur egun, urtean 350.000 botila inguruko ekoizpen-erritmo bati eusten diote. 2010. urteaz geroztik, Arabako Txakolina J.D.aren barruan zazpi upategi eta 100 Ha mahasti ditugu.

 

Arabako Txakolina

http://www.txakolidealava.com

Direccin
C.R.D.O.P Arabako Txakolina-Txakoli de Álava Dionisio Aldama nº 7 · 1º D , Apdo. 36 01470 Amurrio Álava
Telfono
+34 656789372
Fax
+34 945393786
itzuli gora