Baliabideak zure zerbitzura

Idiazabal Jatorrizko Izendapena

Babestutako Jatorri Deiturak (BJD) inguru geografiko jakin batean, onartutako eta egiaztatutako ezagupen jakin batzuekin ekoitzi, eraldatu eta prestatu behar den produktu baten izena zehazten du.

Idiazabal Jatorri Deitura 1987. urtean sortu zen latxa ardien eta Karrantzako ardien artzaina eta benetako IDIAZABAL gaztaren ekoizlea babesteko, eta bide batez, kontsumitzaileari horren jatorria eta kalitatea ziurtatzeko.

Gaur egun 500 ganadutegi eta 100 gaztandegi baino gehiago Jatorrizko Deitura honi atxikita daude, eta gehienek beren ustiapeneko esnea erabiliz ekoizten dituzte beren produktuak. Horien tamainak, edonola ere, artisau erako zainketa ziurtatzen du, bai prestakuntza-aldian eta bai umotze-aldian edo fintze-aldian ere.

Esnearen eta gaztearen ekoizpena Euskadin eta Nafarroan egiten da beti (Erronkari ibarrean izan ezik).

 

Idiazabal Jatorrizko Izendapena

http://www.doidiazabal.com

Direccin
C.R.D.O.P Queso Idiazabal Granja Modelo de Arkaute, s/n 01192 Arkaute Álava
Telfono
+34 945289971
itzuli gora