Baliabideak zure zerbitzura

Done Pedro Itsasgizonen Kofradia

Arrantzaleen kofradiak zuzenbide publikoko elkarteak dira, nortasun juridikoa dute eta, halaber, beren helburuak betetzearren jarduteko ahalmena dute; legearen arabera eratuak daude arrantza sektoreak herri-administrazioekin batera elkarlanean jarduteko eta parte hartzeko, eta arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura nahiz horien produktuak antolatu eta merkaturatzeak berekin duen interes orokorra defendatzeko.

 

San Pedroko Itsas Gizonen Kofradiak Hondarribiko itsasontzietan lan egiten duten arrantzaleak elkartzen ditu.

Irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburu nagusia Kofradiako kideen beharrei erantzuna ematea da. Hornidura, tresna, izotza, aholkularitza, erakundeekiko harremanak eta abar. Kofradiak arrantzalea bere lan gogorrerako ahalik eta ondoen prestaturik egon dadin lan egiten du, talde honen interes eta beharrak zainduz.

http://www.kofradia.org

Direccin
Paseo Ramón de Iribarren, 29 Apdo. 12 20280 Hondarribia Gipuzkoa
Telfono
+34 943641134
Fax
+34 943643936
Gehiago kategoria honetan: Pasaiako Arrantzaleen Kofradia »
itzuli gora