Baliabideak zure zerbitzura

UAGA

Arabako Nekazarien Elkartea (UAGA) irabazi-asmorik gabeko Nekazaritza Erakunde Profesionala da, eta bere helburu nagusia Araba eta Trebiñuko nekazari eta abeltzainen interesak defenditzea da. Afiliazio politikoetatik kanpo eta interes politikoetatik at dagoen erakunde independientea da.

UAGA, EHNE-UGAV (Eukal Herriko Nekazarien Elkartasuna- Unión de Agricultores y Ganaderos Vascos) nekazaritza sindikatuen konfederazioan parte hartzen du.

Gehiago irakurri...

Gure Soroa

Gure Soroa Arabako landa emakumeen elkarte independentea da.

Gure Soroaren helburuak landa emakumeak informatu, hezi eta sustatzea dira.

Landa bizitza aberastu nahi dugu esparru guztietan: lanean, elkarbizitzan eta aisian.

 

Pertsonaren ezinbesteko balioak defendatzen ditugu eta landa ingurunearen azpiegiturak  hobetzeko lan egiten dugu. Pixkanaka-pixkanaka moldeak eta eskemak apurtzen ari gara. Orain, laborantza ustiapenen titulartasuna ez da bakarrik gizonena, emakumeok lan egiten dugu landa zonaldeetan bizitza kalitatea hobetzeko.

Gehiago irakurri...

Landa XXI

Landa XXI helburu hauek dituen Landa emakumeen elkartea da:

-Landa emakume eta familien interesak babestu, ordezkatu eta sustatu.

-Landa emakumearen aukera berdintasuna beste sektoreekin parekatu, behar diren ekintza eta aktibitateak garatuz.

-Landa familiako garapena bultzatu eta hiri familiarekin parekatu.

-Landa emakume eta familiaren heziketa teknikoan, sozialean era kulturalean parte hartu egokiak diren era guztietan.

-Landa emakume eta familien komunikazioa eta informazioa maila guztietan bultzatu.

-Hainbat motatako ekintza sozial eta kulturalak bultzatu, landa emakume eta familiako bizitza kalitatea hobetzeko.

-Helburu berdina duten beste elkarte eta erakundeekin harremanak eta elkar-trukeak sustatu.

 

Gehiago irakurri...

Arabako Baserritar Inguruko Emakumeen Sarea

1999an sortu zen erakundea gara, Arabako Nekazal Inguruko Emakume Elkarteek osatzen dutena.

ARABAKO NEKAZAL INGURUKO EMAKUMEEN SAREA Arabako emakume guztientzako erreferente izan nahian jaio zen, honako hauetan interesa duten emakumeentzat, hain zuzen ere:

-Emakume eta Gizonentzako Aukera Berdintasun erreala

-Gure herrien nekazal garapena, zailtasunak antzeman eta konponbide posibleak aurkitzen ahaleginduz

-Nekazal inguruko emakumeak elkartu daitezen suspertzea

Gehiago irakurri...

Hitzez Baserriko Emakumeen Elkartea

“Hitzez”, landa-inguruko emakumeei zuzenduriko Elkarte independentea, honakoak ezarririk zutabe moduan:

1. Emakume baserritarren arteko topaketa eta elkarrizketa sortzea eta dinamizatzea.

2. Emakume baserritarren arteko elkarrekintza-harremana bultzatu eta pertsonalki sendotzen laguntzea.

3. Familiaren eta gizartearen errealitatea azterketa eta hausnarketa bultzatzea eta alternatiba berriak bilatzen laguntzea.

4. Osasunaren edo oreka-bio-psiko-sozialaren inguruko gaien kontzientziazio-heziketa bultzatzea.

5. Nekazal guneetako emakume eta gizonezkoen berdintasunerako lan egitea.

Helburu hoiek betetzeko asmoz, hainbat ekintza garatzen ditugu, hala nola, hitzaldiak, lan-taldeak, laguntza-taldeak eta tailerrak, osasuna, soziologia eta zuzenbidea bezalako arloetan gaitutako pertsonek koordinatuak betiere.

Bestalde, Elkarteak hainbat jardunaldi, Entitate eta Instituziorekin elkarlanean jarduten du, landa-inguruneko emakumeen integrazio, dinamizazio eta partehartzea bultzatuz, eta Elkartearen lana arlo ezberdinetan ezagutzera emanaz.

Gehiago irakurri...

EHNE (Arabako UAGA-ANE, Gipuzkoako EHNE eta Nafarroko EHNE)

EHNE, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna, nekazari eta abeltzainen sindikatua da.

1976-1977 urtean ekin zion sindikatuak bere ibilbideari baserritarren beharrizanei eta eskakizunei erantzuteko. Gaur egun 3.000 afiliatu baino gehiago ditu sindikatuak: Arabako UAGA-ANE, Gipuzkoako EHNEk eta Nafarroako EHNEk osatzen dute egun Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna.

Estatu mailan EHNE, COAG (Abeltzain eta nekazarien koordinadora) erakundeko kide da 1997az geroztik. Europa eta mundu mailan Via Campesina mugimenduaren kide ere bada EHNE.

Euskal Herrian ordezkaritza zabalena duen sindikatua da EHNE.

Gehiago irakurri...

EHNE BIZKAIA

EHNE-Bizkaia (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) nekazal sindikatua da, 1976-1977. urteetan sortutako nekazari elkarte profesionala.  Urte asko egin ditu bidean, proposamenak egin eta nekazarien eskubideen aldeko borrokan, eta gaur egun Euskal Herrian elikadura burujabetzaren aldeko dinamika pizten ari da.

EHNE Bizkaiak COAG, CPE eta Via Campesinan parte hartzen du (Estatuan, Europan eta Nazioartean). Euskal Herrian antolatzen eta hedatzen ari den Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduan parte da. Etxalde nekazaritza iraunkorra bultzatu eta Herri eta gizarte mugimenduen aliantzan parte hartzen dugu. 

Gehiago irakurri...
Harpidetu RSS feed honetara