Bitxikeriak

Zergatik San Blasen Santiaguitoak dute izen hori?

Badakizu San Blasen malba zuriko gozokiak jatea ohitura dela. Hauek, lepoan lotzen diren kordoiak bezala, eztarriko mina sendatzen dute bedeinkatzen badira. Egia esanda, hori ez da oso zehatza, malba zuria propietate antiinflamatorioak dituen landarea da, eta primerakoa da bronkitisa, katarroa eta halakoak hobetzeko.

Badauka ere bere azalpena gozoki hauei ematen diegun izena: Santiaguitoak. Hasieran batean karamelu hauek egiten eta saltzen zuen familiak Santiago Olavide jaunak zuen nagusi, eta bere izenaren txikigarriaz deitzen zuten, baxua eta oso atsegina zelako. Horrela, sortu zuen gozotegiak zein gozokiek bere izena daramate. Gaur egun familiak jarraitzen du Santiaguitoen ekoizlerik ezagunena eta tradizionalena izaten.

Informazio gehiago lortu dezakezu bere webgunean

itzuli gora