Bitxikeriak

Estraperloa eta Donostiako Kasino Handia

Estatuak esku hartutako salgaiak merkaturatzeko legez kanpoko jarduera bat deskribatzeko erabiltzen da gaur egun “estraperlo” hitza, eta Espainiako Gerra Zibilaren ondoren murriztutako produktuak merkaturatzeko gertaerekin lotzen dugu zuzenean.

Nolanahi ere, hitz horren jatorriak ez du inolako zerikusik jarduera horrekin. Nondik dator orduan “estraperlo” hitza?

30eko hamarraldian, hiru enpresarik, Daniel Strauss, Perle eta Lowann-ek, erruleta elektroniko moduko bat asmatu zuten, eta beren abizenen akronimoekin osatu zuten izena: stra-per-lo Garai hartan zorizko jokoak debekatuta zeuden Espainian, baina sasi-erruleta modelo ugari zabaldu ziren eta kontinente osoko kasino handietan erabiltzen zituzten.

Madrilen, alderdi eskuindarren batasun batek (CEDA) osatzen zuen Gobernua, eta Alderdi Erradikaleko kide batzuek oso begi onez ikusi zuten straperloaren proiektua. Sitgeseko Kasinoan sartzen alferrik ahalegindu ondoren, 1934ko ekainean, enpresaburuak eta politikariak akordio ekonomiko batera iritsi ziren, Donostiako Kasinoan (Gipuzkoa) hura ustiatzeko. Alderdi Erradikalaren inguruko zenbait pertsona beren eraginaz baliatu ziren baimen hura erdiesteko, trukean negozio horren ehuneko bat eman behar izan bazuten ere.  

Poliziak debekatu egin zuen joko hori, iruzurra egiten zela frogatu ondoren (gurpila botoi batez kontrolatzen zen, eta horren ondorioz, bankak nahi zuen guztian irabazten zuen), baina hala eta guztiz ere, Formentor Hotelean (Mallorka) erabiltzen jarraitu zuten, baina han ere itxi egin zuten azkenean.

Iturria: Wikipedia.

Gehiago jakin nahi duzu? Entzun ezazu Radio Euskadiko podcast hau: "La Noche Despierta. Código Postal: el estraperlo es donostiarra"

 

itzuli gora