Bitxikeriak

Eguzkia, ilargia eta Euskal Herriko elezaharrak


Eguzkia edo ilargia irteten direnean, euskaraz “eguzkia atera du” edo “ilargia atera du” esaten dugu. Norbaitek atera ditu, zalantzarik gabe, Mari edo Ama Lurra izan dira, horiek daude naturaren fenomeno garrantzitsu horien atzean.

Elezaharretan diotenaren arabera, lurraren barruan sinesterik ez dagoen moduko altxorrak daude, eta gizakiok horiek topatu eta horien jabe egin nahi badugu ere, beti lortu ezinezkoak gertatzen zaizkigu.

Elezahar batzuetan, eguzkia jainkoaren begia da, eta horregatik, oso sustraituta dagoen ohitura da Eguzkilore bat (eguzkiaren lorea) jartzea baserriko ateetan, izpiritu txarrak eta jeinuak uxatzeko.  

Iturria: Amaroa. Mitología de Vasconia  

 

itzuli gora